El Ciruelo por Europa

Datorren otsailean, Mario Azurza (@marioazurza), surfista zarauztarra, Europan zehar 9.500 kilometrotako ibilalditxo bat hastear dago.

Ondorengo bideoan azaltzen dauan bezala, orain arte taldeko proiektuetan parte hartu izan dau, baina oraingo honetan bera, eta bere 1997ko Opel Corsa, bakarrik habiatuko dira «EL CIRUELO POR EUROPA» proiektua aurrera ataretzeko asmoz.

Europako kostalde eta ibaietan olatu oso onak dagoz eta Marioren helburua Mediterraneotik hasi, Suitza eta Alemaniako ibaiak igaro eta Iparraldeko itsaso hotzetara heldu ondoren eta Ingalaterrako kostaldea jarraituz Eskoziara heltzea da. Eta bide batez aurkitzen dauan edozer surfeatzea!

mapa-europa-done1

Horretarako The Feelms-eko Borja Respaldiza eta bere kamara izango dauz bidailagun, egunero egiten dauzan zorakeri guztiak bere blogaren bider guri lehen eskura ekartzeko asmoz.

Bidaiaren nondik norakoak ikusteko irrikitan gagoz!

Aurrera Mario!